Orlov
Errusiako aitonen semeen familia. v Grigori Grigorievitx (1734 - Mosku, 1783). Petri III.a tsarra kargutik egozteko matxinadan parte hartu zuen. Katalina II.arekin harremanak izan zituen eta hark inperioko printze izendatu zuen. Lehen Ministro izan zen harremanak eten zituen arte. v Alexei Fiodorovitx. Alexeiren eta Grigoriren sasiko iloba (Mosku, 1786 - San Petersburgo, 1861). Napoleonen eta Turkiaren kontrako gerretan parte hartu zuen. 1856an printze, Inperioko Kontseiluko eta Ministro Batzordeko lehendakari izendatu zuten. v Alexei Grigoryevitx. Grigoriren anaia (Novgorod, 1737 - Mosku, 1808). Katalina II.a Handia Errusiako agintari ezarri zuen matxinadan parte hartu zuen bere anaia Grigorirekin batera, eta Petri III.a tsarra hil ondoren konde izendatu zuten. Turkiarren kontrako Kosmeko itsas guduan garaipena lortu zuen eta Napoleon I.aren kontrako gerran milizien buruzagi izan zen.