Ormaolea Gandiaga, Jose Antonio
Bizkaitar margolaria (Elantxobe, 1912 - Bartzelona, 1994). Ginean bizi izan zen 1934-1945 urteetan eta 1971. urtean ekin zion pinturari. Bartzelonan, Bilbon, Madrilen, Donostian eta Gasteizen egin zituen erakusketa aipagarrienak. Geometrian eta kolorean oinarritutako paisaiak landu zituen nagusiki. Lan garrantzitsuenak: Bilbao, Elantxobe, Motrico, Txagabia, Abaurrea eta Tejados y muelles de Elantxobe.