Orkada uharteak
(Ing. Orkney). Eskoziako ipar-ekialdeko uharteak. 974 km2; 19.300 biztanle. Uhartediaren eta Eskoziako kostaldearen artean Pentland Firth itsasartea dago (32 km zabal). Hirurogeita hamar uharte baino gehiago dira eta biztanleak hogei uhartetan barreiaturik daude. Hiriburua: Kirkwall (4.300 biztanle), Mainland uhartean. Uharte nagusiak: Pomona (edo Mailand) erdialdean; Hoy eta South Ronaldsay hegoaldean; Stronsay, Rowsay, Westry, Sanday eta North Ronaldsay. Abeltzaintza da Orkadetako ekonomiaren oinarria: behiak, ardiak, oiloak, zerriak. Arrantza ez da hain garatua. Ipar Itsasoko petrolioaren ustiakuntzak suspertu du bertako ekonomia: portu eta oliobide bukaera Flotta eta Scapa Flow uharte txikietan. v Historia. Historiaurreko hainbat alditako aztarnak dira: lurpeko bizitegiak, tumuluak, zutarriak, lurrezko etxeak. Eskandinaviarrak VIII. mendean iritsi ziren eta IX. mendean kolonizatu zuten uhartedia. 1472an Eskoziaren barne geratu ziren Shetland uharteekin batera.
- Orizaba
- orize
- Orizin
- Orizki
- orka
- Orkada uharteak
- Orkaiztegi, Patrizio Antonio
- orkatila
- orkatz
- orkatz-belar
- orkestra