orkatz-belar
iz. Bot. Hiperikazeoen familiako zuhaixka, 50-100 cm luzea, elkarren aurka eratutako hosto berde osoak eta zabalak, bost orriko lore hori txikiak eta baia egiturako fruitu txiki, gorri edo beltzak dituena (Hypericum androsaemum). Orkatz-hosto izenaz ere ezagutzen da. Herbeheretan izan ezik Europako beste lurralde guztietan hazten da, leku laiotzetan batez ere.