Orizaba
edo Citlaltepetl. Mexikoko sumendia eta gailurrik garaiena. 5.610 m. Veracruz eta Puebla estatuen mugan dago. Kono ia perfektua eratzen du, eta mendi mazelak landaredi oparoz estaliak dira. Kraterraren diametroa 500 m-koa da eta 300 m-ko sakonera du. Gaur egun sumendia itzalia dago: 1545, 1559 eta 1687 urteetan gertatu ziren azken erupzioak. 1848an iritsi ziren lehen aldiz gailurrera.