Orkaiztegi, Patrizio Antonio
Gipuzkoar idazle eta argitaratzailea (Andoain, 1840 - Tolosa, 1924). Arantzazuko, Gasteizko eta Iruñeko apaizgaitegietan ikasi ondoren apaiz egin zen 1865ean. Sorabillako eta Altzoko erretore izan zen, harik eta karlistada bukatu zen arte. Santa Kruz apaizaren adiskide zela eta, Frantziara jo behar izan zuen, erbestera. Handik itzulita, Elgoibarren egon zen apaiz (1876), eta, ondoren Arrasateko (1878) eta, azkenik, Tolosako artzipreste izendatu zuten 1880. urtean. Euskal-Erria, Euskal Esnalea, Euskalzale, Gipuzkoarra eta Ibaizabal agerkarietan eman zituen argitara olerkiak eta bestelako lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Jesus eta Mariaren billerakoentzat itz neurtubac (1881), Toribio Iriondorekin batera eginiko olerkiak; Txardin berriak (1899), Sardin saltzaileak (1922), eta Euskal Dantzak (1922), antzerkilanak. Garbizalea zen, eta haren pentsamendua ezagutzeko ezinbestekoa da Observaciones para hablar y escribir tolerablemente en nuestro idioma euskera (1906) obra. Argitaratzaile lana ere egin zuenez, F. I. Lardizabalen Testamentu Zarreco eta Berrico Condaira eta S. Mendibururen Otoitz gaiak obrak argitaratu zituen.
- orize
- Orizin
- Orizki
- orka
- Orkada uharteak
- Orkaiztegi, Patrizio Antonio
- orkatila
- orkatz
- orkatz-belar
- orkestra
- orkestratu, orkestra, orkestratzen