Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oriya

iz. Ekialdeko Indian, Orissa estatuan bereziki, mintzo den hizkuntza indoariarra. Indiako konstituzioak onesten dituen 14 lurralde-hizkuntzetarikoa da. 14 milioi inguru hiztun dira. Antzinako Magadha erresumako magadhi hizkuntzatik eratorria da. Hizkuntza hau ez da asko aldatu azken mendeetan, lehen idazkietan (XIV. mendea) egiazta daitekeenez. Beste hizkuntza indoariar askok ez bezala, oriya-k kanpoko hizkuntzen (arabiera, ingelesa) eragin txikiagoa izan du, lurraldea berandu konkistatu baitzuten arrotzek.