Olaberria
Gipuzkoako udalerria (Goierri eskualdea). Mugak: iparraldean, Beasain; ekialdean, Lazkao; mendebalean, Idiazabal; hegoaldean, Ataun. Garaiera, 237 m. 6,9 km2. 1997ko datuen arabera, 996 biztanle (olaberritarrak). Auzo nagusiak: Olaberria (herriburua) eta Iurre. Udalerriaren mendebaletik Oria ibaia igarotzen da. Euskara, gipuzkera. Hizkuntza banaketa, 1996an: 3.581 euskaldun, 1.156 ia-euskaldun eta 2.050 erdaldun. Industria (altzairugintza, eraikuntza metalikoak, industria kimikoa; langileen % 64,7) eta zerbitzuen alorra (oinarrizko zerbitzuak; langileen % 28,5) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Arteari dagokionez, aipagarriak dira XVIII. mendeko San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza, Santa Kruz Agirreko eta Santa Luzia ermitak eta Otxoa edo Otxoategi jauretxea. v Historia. 1027. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Olaberriako herria. Zeba zen Olaberriako herriaren antzinako izena. Olaberriako historia Lazkaoko historiarekin dago loturik; bi herriak 1804 urtean bereizi ziren.