Olabeaga Aldanondo, Iñaki
(«Txotx» deitua). Gipuzkoar euskaltzale eta idazlea (Donostia, 1901 - Irun, 1983). Lasalletar fraidea. Irunen egin zituen fraide ikasketak, eta bertan jardun zuen irakasle. Errepublika garaian Zenbakiztia eta Neurkiztia liburu didaktikoak argitaratu zituen. Gerra Zibilaren ondorioz, Frantziako Lillera erbesteratu behar izan zuen. Euskal Herrira itzulita, Zarautzen egon zen irakasle; Sestaon, Bilbon eta berriz ere Irunen izan zen gero. Egan, Nora?, El Bidasoa, Euzko-Gogoa eta Olerti aldizkarietan idatzi zuen. Olabeagaren lan aipagarrienak dira: Salle’ko Juan Bautista’ren bizitza laburra (1955), hitz lauz; eta Gogoetan (1972), Maite dedana (1975), Biotz iturritik (1977) olerki liburuak.
- Olabarri
- Olabarrieta, Juan Antonio
- Olabarrieta
- Olabe
- Olabe
- Olabeaga Aldanondo, Iñaki
- Olaberri
- Olaberria Dorronsoro, Leire
- Olaberria Uliondo, Ildefonso
- Olaberria
- Olaberria