Olaberria Uliondo, Ildefonso
(«Otarri», «Kosky», «Artano» deitua). Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Ikaztegieta, 1940). Frantziskotarra. Arantzazu, Erriberri eta Gasteizko apaizgaitegietan egin zituen eliz ikasketak eta Iruñean kazetaritzakoak. Arantzazu, Anaitasuna, Jakin eta Egan aldizkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. J. L. Martín Descalzoren zenbait obra euskaratu zituen: Neskatx begi urdinak, Ai! Ai! Sor Ines eta Deabruaren 17 aginduak izenburupean. Olaberriarena da, halaber, Otsoa bordan antzerki lana.
- Olabe
- Olabe
- Olabeaga Aldanondo, Iñaki
- Olaberri
- Olaberria Dorronsoro, Leire
- Olaberria Uliondo, Ildefonso
- Olaberria
- Olaberria
- Olaberrieta
- Olabezahar
- Olabide Carrera, Raimundo