Olaechea Loizaga, Marcelino
Bizkaitar elizgizona, salestarra (Barakaldo, 1889 - Valentzia, 1972). 1915. urtean egin zen apaiz, eta 1935ean Iruñeko barrutiko apezpiku izendatu zuten. Francoren matxinadaren aldekoa izan zen eta 1937an gerraren amaiera eta matxinada militarraren arrazoiak azaltzen zituen Carta colectiva del Episcopado español a los obispos del Mundo entero izenburupeko gutuna izenpetu zuen. 1946an Valentziako artzapezpiku izendatu zuten, eta urte berean Nafarroako seme egin zuten. 1966 arte izan zen Valentziako apezpiku, eta Vatikanoko II. Kontzilioan parte hartu zuen, Apaizgaitegi eta Unibertsitate Katolikoen Batzordeko lehendakariorde gisa.
- Olaberria
- Olaberria
- Olaberrieta
- Olabezahar
- Olabide Carrera, Raimundo
- Olaechea Loizaga, Marcelino
- Olaeta
- Olaeta
- Olaetxea, Bartolome
- Olaf
- olagarro