Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Okondo

Arabako udalerria (Aiaraldea), Bizkaiarekin muga egiten duena. Mugak: iparraldean, Gueñes (Bizkaia) eta Gordexola (Bizkaia); ekialdean, Laudio eta Arrankudiaga (Bizkaia); mendebalean, Gordexola (Bizkaia) eta Aiara; hegoaldean, Aiara eta Laudio. Garaiera, 150 m. 30,5 km2. 1997ko datuen arabera, 811 biztanle (okondarrak). Herrigune hauek osatua da Okondoko udalerria: Irabien, Jandiola, Okondogoiena, Ugalde, Villachica eta Zudibiarte. Izalde edo Okondo ibaiak zeharkatzen du Okondoko udalerria. Euskara, bizkaiera; biztanleen euskara maila 1996an: 132 euskaldun, 115 ia-euskaldun eta 512 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia industria (janari industria, zurgintza; langileen % 70) bada ere, langile askok Kadagua eta Ibaizabal haranetako industrialdeetara jotzen du lanera. Nekazaritza garrantzitsua (barazkiak, bazkarako landareak, arbolak, behi azienda; langileen % 23,3). Arteari dagokionez, aipagarriak dira XVIII. mendeko San Roman parrokia eliza, Santa Maria Untzako parrokia eliza eta hari eratxikitako San Bartolome ermita, XVIII. mendeko San Prudentzio eta San Roman ermitak, XVII. mendeko San Sebastian Otazolako ermita, XV. mendeko Gaztiartu dorretxea, mende bereko Zudibiarte dorrea, La Cuadra jauregia, Puente jauregia, Mendieta jauregia eta Ugarte etxea.  v Historia. 1020. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Okondoko herria eta 1841. urtean bihurtu zen udalerri.