okotilo
iz. Bot. Fukieriazeoen familiako zuhaixka, Mohaveko eta Coloradoko basamortuetan hazten dena (Fouquieria splendens). 6 m luze egin daiteke. Enbor bakarra eta oso adartsua izaten du. Bi hostoaldi izaten ditu, baina hostoak oso iraupen txikikoak ditu, udaberriko eurien ondoren galtzen baititu lehenengo aldikoak, eta udan edo udazkenaren hasieran bigarren aldikoak. Oso adar arantzatsuak dituenez lursailetan muga egiteko erabiltzen dira.