okotea
iz. Bot. Laurazeoen familiako zenbait zuhaitz eta zuhaixkaren genero izena. Hosto gogor larrukarak dituzte, txandakatuak eta adarren alde banatan kokatuak. Lorea hostoen oinean edo adar txikien puntetan izan dezakete; lore txikiak dituzte gehienek. 280 bat okotea mota ezagutzen dira; gehienak Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetan hazten dira, baina Afrikako iparraldean ere hazten dira batzuk. Ezagunena Ocotea rodiæi da, jatorriz Guianakoa, 40 m luze egin daitekeena. Okotearen azala eta fruituak sukarra kentzeko erabiltzen dituzte hango indiarrek.