Oklahoma City
Estatu Batuetako hiria, Oklahomako estatuko hiriburua, Canadian River ibaiaren iparraldean. 441.408 biztanle (1987). 1889an eraiki zen hiria eta oso azkar handitu zen, petrolioa ateratzen hasi zirelako inguru haietan. Gero, petrolioaren ustiaketan oinarriturik, garrantzi handiko finantza eta merkataritza hiri bihurtu zen eta era askotako industriak sortu ziren han: aurrena petrolio findegiak eta gero hegazkingintza, industria mekanikoak, elektronikoak, ehundegiak, eta elikadura industriak, besteak beste.
- okindegi
- okintza
- okitu 1
- okitu 2, oki, okitzen
- okitze
- Oklahoma City
- Oklahoma
- Oko
- okoilu
- Okondo
- Okondogoiena