ogam
iz. Britainiar uharteetako antzinako alfabetoa. Irlandan erabili zen batez ere, kristau aroko lehen mendeetan. Harrizko monumentuetan eginak dira alfabeto horretan idatzirik aurkitu diren idatziak. Lerro horizontal baten azpian edo gainean eginiko goitik beherako marratxoen edo marratxo diagonalen bidez idazten zen.