Ogata, Sadako
Japoniar politikaria (1927). Aita diplomatikoa zuen, eta atzerrian hazi eta hezi zen, Pekin eta Londresen. Politika zientzietako ikasketak egin zituen gero, Tokion, Kalifornian, eta Washingtonen. 1976-1979 bitartean, Japoniako lehen enbaxadore izan zen Nazio Batuen aurrean. Japoniaren ordezkari izan da, halaber, Nazio Batuen giza eskubideen batzordean, Genevan. Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Nazioarteko Funtseko (UNICEF) administrazio batzordeko lehendakari ere izan da. Nazio Batuetan egindako lana giza eskubideen eta iheslarien aldekoa izan da beti. Zenbait misiotan lortutako arrakastagatik (Indotxina, Birmania, eta abar), Nazio Batuen idazkari nagusi Pérez de Cuéllarrek Nazio Batuetako Errefuxiatuentzako Goi Komisariatuko (ACNUR) lehendakaritzarako proposatu zuen. Bien bitartean, Tokioko Sofia Unibertsitateko atzerriko ikasketen fakultateko dekano kargua eta Asiako bakea eta garapenari buruzko goi ikasketen katedra eskuratu zituen.