Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oftalmoskopio

iz. Med. 1851. urtean Hermann von Helmholtz alemaniar fisiologoak begiaren erretina aztertzeko asmatu zuen tresna. Ispilu txiki baten bitartez argi bizia igortzen zaio begiari; argia erretinan islatzen da eta oftalmoskopioak duen zulo txiki batetik itzultzen da. Zulo horretatik barrena oftalmologoak begiaren atzeko egituraren irudi handitua ikusten du, baita begi-globoa, erretina, odol hodiak, eta koroidea ere.