Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ogaden

Etiopiako hego-ekialdeko lurraldea, Harako probintzian, Somaliako mugatik hurbil. Klima lehorra da, eta estepako landaretza da nagusi. Bertako biztanleak artzain nomadak dira.  v  Historia. Menelik II.ak konkistatu zuen lurraldea XIX. mendearen bukaeran. 1936an Italiak beretu zuen, baina Etiopiak burujabetasuna lortu zuenean (1936) haren esku geratu zen. Somaliak, burujabetasuna lortu zuenean, beretzat eskatu zuen, eta gerrilla bat antolatu zen Ogadenen. Etiopiako eta Somaliako estatuen artean istiluak izan ziren: 1977an, Somaliako armadak Ogaden inbaditu zuen, baina Etiopiako armadak erasoari eutsi zion, Kubako gudarostearen laguntzari esker.