Ogata
Japoniako XVII. eta XVIII. mendeetako artista familia. v Ogata Korin (1658-1716). Apainketa artea landu zuen. Koetsuren, Kanoren eta Tosaren eragina du bere lanetan. Laka, portzelana eta metalezko gauzakien diseinuak egin zituen batez ere. v Ogata Kenzan (1663-1743). Apainketa pinturako Sohatsu-Korin deituriko eskolako margolari ospetsuenetako bat. Lakaz eta protzelanaz egindako lanengatik eta oihalen diseinuengatik da batez ere ezaguna.