oftalmologia
iz. Med. Begietako eritasunen diagnosiaz eta sendabideez arduratzen den medikuntzaren alorra. v XVI. mendean eratu zen medikuntzaren alor berezi gisa, Georg Bartisch alemaniar medikua begien eritasunei buruz idazten hasi zenean. 1738. urte inguruan egin ziren lehen begi ebakuntzak, estrabismoa zuzentzeko ebakuntza, adibidez. XVIII. mendean egin zen ikusmenaren akatsen lehen zehaztapena: glaukoma (1750), gaueko itsutasuna (1767), daltonismoa (1794), eta astigmatismoa (1801). 1864. urtean hasi zen Frans Cornelis Donders holandar medikua eriei lente zuzentzaileak jartzen. XX. mendean aurrerapen handiak egin dira eritasunei aurrea hartzeko eta jaiotzetiko begi akatsak sendatzeko. Beste aurrerapen handi bat korneako ehunetako ebakuntzak izan dira.
- Ofizio Santua
- ofizio
- ofrenda
- oftalmia
- oftalmiko
- oftalmologia
- oftalmoskopio
- Ogaden
- ogale
- ogam
- Ogariov, Nikolai