Ofizio Santua
Inkisizioko auzitegia. ik. Inkisizio. v Ofizio Santuaren kongregazioa. Paulo III.a Aita Santuak 1542ko uztailaren 21ean sortu zuen kongregazioa, Erromako Inkisizioa deitua; Erromako elizaren batasunaren kontrako ekintzei eta ideiei aurre egitea helburu zuen, baina, batez ere, protestantismoaren aurka egiteko sortu zen. Elizaren erakunde edo auzitegi gorena zenez, haren erabakien kontra ezin zen auzitan gorago jo. 1917a arte induljentziak emateko ahalmena izan zuen Ofizio Santuak. 1965ean Paulo VI.ak Ofizio Santua aldatu zuen eta Fedearen dotrinarako Kongregazio izena eman zion. 1969an, teologia batzar bat sortu zen kongregazioaren barruan, dotrinako gai eta arazo nagusiak aztertzeko. Aita santuaren mende dago Fedearen Dotrinarako Kongregazioa.