oftalmia
iz. Med. Begietako hantura. Oftalmia hitza begi-globo osoko edo begi-globoaren parte bateko edozein hanturari dagokio berez, baina hiru eritasun berezi izendatzeko erabiltzen da, batez ere: oftalmia sinpatikoa, oftalmia neonatorum eta oftalmia niveis. Oftalmia sinpatikoa begi batean gertatutako zauriak beste begira hedatzen direnean gertatzen dena da; oftalmia neonatorum-a, haur jaioberriek izaten duten konjuntibitis mota da, gonokokoek sortua izan ohi dena eta itsutasuna sor dezakeena; eta oftalmia nivalis, berriz, elurretan errefraktatutako eguzkiaren argiak sortua izaten da, fotofobia eta malko isuria ezaugarri dituena.