Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

odinero

iz. Zool. Himenopteroen ordenako eumenidoen familiako zenbait intsekturen izena. Itxuraz eta neurriz listafinaren antzekoak dira, baina kolorez hura baino beltzagoak. Lurrean zulo bat eginda prestatzen dute habia, eta urik sar ez dadin listuz bigundutako buztinarekin moldatzen dituzte sarrera eta barrualdea. Europako lurralde gehienetan, Asia Txikian, Siberian eta Afrikako iparraldean bizi dira, batez ere.  v Odinero arrunta (Ancistrocerus antilope). 12-15 cm luzea, kolorez beltza, eta abdomenean hiru eraztun hori dituena.  v Odinero txikia (Odynerus spinipes). 9-12 cm luzea, kolorez beltza, eta buruan, toraxean eta abdomenean orban horiak dituena.