Odesa
Ukrainako hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Itsaso Beltzaren ipar-mendebaleko kostaldean dagoena. 1.072.000 biztanle (1981). Garrantzi handiko nekazaritza eta merkataritza hiria da; orobat, Itsaso Beltzeko itsas portu nagusia da. Industrian kimika, ehungintza, ontziolak eta nekazaritzako makinak egiteko lantegiak dira aipagarriak. Unibertsitatea, 1865ean sortua. v Greziarrek sortu zuten Odesa; Erdi Aroan lituaniarren, poloniarren eta tartaroen eskuetan egon zen. 1791n Errusiako hiri bihurtu zen eta orduan jarri zioten gaur egun duen izena. Han izan zen 1905ean Potenkim gerra ontziko langileen greba. 1941ean Alemania-Errumaniako osteek konkistatu zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Sobietar Batasunaren barruan geratu zen, Ukrainako gainerako lurraldeekin batera.