Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Odoakro

Heruloen erregea, Atilaren ministro Edekonen semea (434 - Ravena, 493). Milizia barbaroek Orestes patrizioaren aurka antolatu zuten matxinadaren buru izan zen. Romulo Augusto enperadorea bere kargutik kendu zuen eta horrela amaiarazi zuen Sartaldeko Inperioa; Odoakrok rex gentium titulua eskuratu zuen eta Sartaldeko jaun bihurtu zen, baina Sortaldeko enperadore Zenonen kontra borrokatu behar izan zuen. Lau urte borrokan igaro ondoren, Zenonen jarraitzaile ziren ostrogodoek bere kargutik bota zuten Odoakro, eta Teodorikok hilarazi zuen.