Odense
Danimarkako hiria, izen bereko konderriko hiriburua, Fyn uhartean. 173.331 biztanle (1987). Garrantzi handiko itsas portua. Merkataritza eta industria dira hango ekonomia jarduera nagusiak (garagardogintza, ehungintza, kimika industria eta ontzigintza). Hainbat monumentu daude ikusgai, Ama Birjinaren eliza (XII. mendekoa), San Canutoren eliza (XIV. mendekoa), eta San Joanen Zaldunen eliza (XV. mendekoa) besteak beste.