Oder-Neisse lerroa
Alemaniako Errepublika Demokratikoa zenaren eta Poloniaren arteko muga, 1945ean Potsdam-eko hitzarmean finkatu zena, Alemaniak Bigarren Mundu Gerra galdu zuenean. Ordu arte Alemaniaren mugen barnean izan ziren zenbait lurralde eskuratu zituen Poloniak, Oder-Neisse lerrora bitartekoak, eta hango alemaniar guztiak Alemaniako Errepublika Demokratikora bidaliak izan ziren. 1970. urtean onartu zuten mendebaleko herriek muga finko gisa.