ODECA
(Organización de Estados Centroamericanos; Eusk. “Erdialdeko Amerikako Estatuen Erakundea”). Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua eta Costa Ricak osatutako erakundea. 1951n sortu zen San Salvador-en, bost estatu horien arteko lotura politikoak eta ekonomikoak sendotzeko. 1962an beste hitzarmen bat egin zen, erakundea berriz antolatzeko asmoz. Hondurasen eta El Salvadorren arteko gerra (1969) zela eta sandinistak Nikaraguan aginpidera iritsi eta gero (1980), erakundearen aginpidea ahuldu egin zen.