Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oda

iz. Gehienetan ahapaldi edo zati berdinetan zatitzen den olerki lirikoa.  v  Antzinatean odak ez zuen beti neurri eta kopla kopuru bera. Odatzat hartzen dira Alzeoren, Saforen eta Anakreonteren ahots bakarrerako odak eta Bakilideren eta Pindaroren koruentzakoak. Helenisten garaian musikaren euskarria galdu zuen; ahapaldi eta koplen neurriek, aldiz, lehenean jarraitu zuten. Erromatarren garaiko odagilerik ezagunenak Catulo eta Horazio dira.  v Denbora luzean ahaztuta edo egon ondoren, Errenazimentuko hainbat olerkari berriro odak idazten hasi zen, Bernardo de Taso eta G. Carducci, adibidez. Hala ere, olerkarien artean zabalduena erromantikoen garaian egon zen oda. F. Hölderlin, A. de Lamartine, A. Pushkin dira garai horretako ezagunenak. Greziarren eta erromatarren garaian baino neurri jakinagoak (12 edo 7 silabako 6-7 ahapaldi) zituen odak bi garai horietan.