Nizeforo IIa Fokas
Bizantzioko emperadorea (913-969). Armadako buruzagi ospetsua izan zen; 961ean arabiarrak garaitu zituen eta Kreta mendean hartu zuen. Romano II.a enperadorea hil zenean errege izendatu zuten gudarostean zuen ospeagatik, eta Romano II.aren alargun Teofanorekin ezkondu zen. Enperadore izan zen bitartean nobleen eta militarren alde jardun zuen. Mendean hartu zituen Zilizia, Zipre eta Siria. Musulmanekin borrokatu zen Sizilia mendean hartzeko, baina ez zituen musulmanak garaitu. Errusiarrak bulgariarren aurka borrokatzera bultzatu zituen. Gerrako gastuak ordaintzeko zergak igo izanak etsai asko sortu zizkion. Emaztearen maitalea zen Tzimiskes jeneralak hil zuen.