Nizeforo Ia Logoteta
Bizantzioko enperadorea (? - 811). Erresumako altxorraren arduradun izan zen Irene enperadoreak aginpidea izan zuen bitartean. 1802an estatu kolpe bat jo zuen eta enperadore izendatu zuen bere burua. Erresumako zerga bilketa aldatu eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. 805ean eslaviarrak matxinatu ziren Patrasen, Nizeforo I.ak mendean hartu zituen eta Balkanetako penintsula berreskuratu zuen Bizantzioko inperioarentzat. 807. urtean arabiarrek bizantziarrak garaitu zituzten eta Nizeforo I.ak zergak ordaindu behar izan zizkion Harun al-Raxid-i. 811n bulgariarrei eraso zien, baina Krum bulgariar khanak bizantziarrak garaitu zituen, eta Nizeforo hil zuen; edontzi bat egin zuen haren burezurrarekin.