Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nizea

Turkiako Iznik hiriak antzinatean izan zuen izena. Antigono Monoftalmos-ek sortu zuen eta Antigonia deitu zuen. Geroago hartu zuen Nizea izena, Lisimako erregearen emaztearen ohorez. Erromatarren inperioaren garaian Bitiniako probintziaren barruan egon zen. Erdi Aroan garrantzi handiko hiria izan zen, baina turkiarrek konkistatu zutenean, gainbehera egin zuen.  v  Nizeako inperioa. Teodoro Lascaris-ek sortu zuen inperioa, laugarren gurutzadan kristauek Konstantinopla hartu ondoren (1204). Bizantzioren lekua hartu zuen eta haren kulturaren babesgune bilakatu zen. 1261eko uztailaren 25ean desagertu zen Nizeako inperioa, Migel Paleologoak Konstantinoplako aginpidea bereganatu zuenean. Orduan paleologotarren dinastia hasi zen Bizantzion.  v  Nizeako lehen kontzilioa. Eliza kristauaren lehen kontzilio ekumenikoa, 325. urtean bildu zena, Silbestre I.ak deitua. Bertan Arrioren dotrina, arrianismoa, baztertu zen Erromako elizatik. ik. Arrio.  v  Nizeako bigarren kontzilioa. Zazpigarren kontzilio ekumenikoa. 787. urtean bildu zen Adrian I.ak deituta. Kontzilio hartan ikonoklastek sortaldean sortu zuten arazoa izan zen eztabaida gai nagusia eta, ikonoklasten kontra, irudiak gurtu zitezkeela erabaki zen. ik. ikonoklasta.