Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Niza

Frantziako hego-ekialdeko hiria. Itsas Alpeak departamenduko hiriburua, Provence-Alpes-Côte d’Azur eskualdean. 462.000 biztanle (1991). Apezpikutegia. Unibertsitatea. Garrantzi handiko merkataritzagunea da. Horrez gainera, industria (mekanika, kimika, tabakoa, zeramika), arrantza eta, batez ere, turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Garrantzi handiko aireportua eta kaia. Nizako inauteriak oso ospetsuak dira.  v  Historia. K.a. V. mendean eraiki zen Nizako hiria. XI. mendean hiri burujabea izan zen. XII. mendean, ordea, Aragoiko Alfontso II.ak beretu zuen. 1388an Savoiako konderrian sartu zen hiria eta haren barruan jarraitu zuen 1793 arte, urte hartan Frantziako hiri bilakatu baitzen. Gero, 1814an, Piemonteko erregearen eskuetara igaro zen eta 1860an Frantziako hiri bihurtu zen berriro.  v  Nizako su-etena. Frantzisko I.a Frantziakoak eta Karlos V.a Espainiakoak 1538an izenpetu zuten hitzarmena. Horrela bukatu zen Espainiaren eta Frantziaren arteko hirugarren gerra, hamar urte iraun zuena.