Nichols, Mike
(Jaiotza izena, Michael Igor Peschkowsky). Estatubatuar zinemagilea, alemaniarra jatorriz (Berlin, 1931). Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen. Hiri horretan, inprobisazioetan espezialista zen antzerki talde bat osatu zuen, eta Broadwayera joan zen ondoren. Hainbat film egin zituen, eta arrakasta handia lortu zuen haiekin. Film aipagarrien artean ditu: Who's Afraid of Virginia Woolf (1966, Nor da Virginia Woolfen beldur?), The Graduate (1967), Catch-22 (1970) eta Silkwood (1983).