Nicolau D’Olwer, Lluís
Katalan politikari eta idazlea (Bartzelona, 1888 - Mexiko, 1961). Bartzelonako unibertsitateko irakasle, Espainiako II. Errepublikako Ekonomiako ministroa (1931) eta erbesteko (Mexiko) Gobernuko ministroa (1945) izan zen. Politikan ikuspegi abertzalea zuen. Lliga regionalista-ko eta Acció catalana-ko kide izan zen; azken hori eta Acció Republicana Partit catalanista republicá-n bildu zirenean alderdi horretako buru aukeratu zuten. Literaturan, katalan literaturaren gainean idatzi zuen Elkarrizketa Erdi Aroko katalan poesian (1920), Katalan literaturaren laburpena saiakera liburua (1929) eta Brassa oroitzapen liburua (1958) dira aipagarrienak. Katalanez idatzi zituen hirurak.