Nicolle, Charles
Frantziar bakteriologoa (Erruan, 1866 - Tunis, 1936). Pasteur-en lankide izan zen, eta Tunisiako Pasteur institutuko zuzendaria. Han eritasun kutsakorrak ikertu zituen. Leishmaniasia eragiten duten bi birus landu zituen ingurune artifizialean (Leishmania tropika eta L. Infantum), hainbat animaliatan eragin patologikoak dituen Toxoplasma Gondii bizkarroia eta zorriak tifus exantematikoa gizonari itsastean duen eragina aurkitu zituen, besteak beste. 1928an Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen.