Nicholson, William
Fisikari eta kimikari ingelesa (Londres, 1753 - Londres, 1815). Voltak pila asmatu zuen urte berean (1800), pila hura aztertuz eta ur azidodunaren osagaiak bereiziz elektrolisia aurkitu zuen Carlisle-rekin. Elementary Principles of Chemistry liburuan azaldu zituen bere aurkikuntzaren oinarriak (1789). Nicholson elektrokimikaren aitzindari gisa har daiteke beraz. Nicholsonen aerometroa, haizearen dentsitatea neurtzeko tresna, asmatu zuen. Kimikako hiztegi bat ere idatzi zuen, Dictionary of Chemistry (1795).