Niebuhr, Barthold Georg
Alemaniar historialari eta humanista (Kopenhage, 1776 - Berlin, 1831). Carsten Niebuhr esploratzailearen semea zen. Danimarkako kolonietako administratzaile izan zen 1805 arte, eta urte horretan Prusiaren aginduetara jarri zen. Eragin handia izan zuen historiografia kritikoan. Römische Geschichte, Erromari buruz idatzi zuen historian (1811-1812), ezkutuko kritika bat nabari da Napoleonen inperioaren kontra. Horrez gainera, Kleine Schriften (1828-1843, Idazki laburrak) eta, Griechische Heroengeschichten (1842, Greziako heroien historia), liburuak idatzi zituen.