Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Niedermeyer, Louis

Suitzar musikagilea (Nyon, Vaud, 1802 - Paris, 1861). Moscheles-en ikaslea izan zen Vienan eta Zingarelli-rena Napolin. Rossiniren laguntzari esker zenbait opera estreinatu zituen Parisko Operan: Stradella (1837), Maria Estuardo (1844), eta La Fronda (1853). Musika eskola bat zabaldu zuen Parisen eliza musika irakatsi eta hedatzeko. Saint-Saëns, Fauré eta Messager ikasle izan zituen. 1855. urtean Méthode d’acompagnement du plain-chant (Kantu lauari laguntzeko ikasbidea) argitaratu zuen, eta horri esker gregoriar kantua eraberritzen lagundu zuen. Mezak eta moteteak, ereserkiak, organorako lanak, pianorako lanak, kantuak (Le lac, besteak beste Lamartineren poemaren gainean), idatzi zituen.