Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

neptunio

iz. Kim. Uranioz haranzko gai bakun erradioaktiboa (Np; at.-z. 93; at.-m. 237,04). Lastertasun handiko deuteronioz uranioa bonbardatzean eratzen den lehen gai kimikoa da. Estatu Batuetako McMillan eta Abelson-ek aurkitu zuten 1940. urtean, ziklotroiaren esperientziak egiten ari zirela. Isotopo desberdinak ditu, denak erradioaktiboak. Np237 isotopoak du horietan iraupen luzeena; uranio meategietan aurkitu da kopuru txikietan eta neutroiak atzemateko tresnetan erabiltzen da. Np239 isotopoa berriz berehala desintegratzen da eta plutonio bihurtzen, eta honen ekoizpenean ondoriozko gai gisa lortzen da. Metal zuri zilartsua da, eta uranioaren jokaera kimikoa du: tarteko konposatuak eratzen ditu (NpAl2, NpBe13, NpN, NpF6, Np3O8 etab.), azido klorhidrikotan urtzen da eta erreduzitzaile indartsua da. Pozoi erradioaktiboa da.