Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nemea

Antzinateko Greziako harana eta hiria. Argolidako (Peloponeso) Nemea harana Korintotik Argoserako bidean zegoen. Han Heraklek eskualdea hondatzen ari zen lehoia hil zuen.  v  Nemeako Jokoak. Lau jai panheleniar handietariko bat, K.a. VI. mendearen hasieratik bi edo hiru urtez behin ospatzen zena. Elezaharraren arabera, Tebasen aurka jo zuten Zazpi Buruzagiek sortu zituzten joko hauek; beste zenbaitek diotenez, ordea, Herakle bera izan zen sortzailea. Pindaroren odetan joko horietan irabazle atera zirenen balentriak kantatzen dira. Gaur egungo Nemea herritik gertu Zeusen tenplo doriarra aurkitzen da (K.a. IV. mendea).