Nemirovitx-Dantxenko, Vladimir Ivanovitx
Errusiako idazle, antzerkigile eta antzerki zuzendaria (Ozurgeti, Georgia, 1858 - Mosku, 1943). Antzerki kritika egiten hasi zen eta 1879tik aurrera kontakizun eta antzerki lanak ondu zituen hogei urtez. 1898an “Moskuko Arte Antzerkia” sortu zuen Stanislavski-rekin batera eta erabat utzi zituen lan haiek; ondorengo berrogei urteetan egindako antzerki lanek (besteak beste Txekhov-en eta Gorki-ren lanetan oinarrituak) eragin erabakigarria izan zuten bere herrialdeko antzerkiaren garapenean.
- nematozisto
- Nemea
- Nemec, Jan
- nemertino
- Nemesis
- Nemirovitx-Dantxenko, Vladimir Ivanovitx
- Nemrod
- Nemunas
- Nenetsen Barruti Autonomoa
- Nenni, Pietro
- nenufar