iz. Biol. Zelenterodun knidarioek izaten duten zelula pozoitsua. Nematoblastoak ektodermoan izaten dira; zilio formako luzakin bat dute zuntz txiki batzuk kitzikatzen eta pozoia sorrarazten duena. Nematoblastoen pozoia harrapakinak eskuratzeko zaie baliagarria knidarioei.