Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nematelminto

iz. Zool. Zilindro formako gorputza, segmenturik gabea, duen zizarea. Nematelmintoek ez dute mugitzeko luzakinik eta kitinazko mintz bat izan ohi dute. Animalien eta landareen bizkarroi bizi dira. Hiru nematelminto klase bereizten dira: akantozefaloena, nematodoena eta nematomorfoena.