Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nemesis

Mit. Greziarren jainkosa, Nix-en (Gauaren) alaba eta jainkoen mendekuaren irudia. Zeus berataz maitemindu zen, eta antzara bihurtu zen harengandik ihes egitearren Nemesis; Zeus ordea beltxarga bilakatu eta jainkosarekin batu zen. Elezahar batzuen arabera, Nemesisek arrautza bat jarri zuen eta hartatik Helena eta Dioskuroak sortu ziren.