Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nemec, Jan

Txekiar zinema zuzendaria (Praga, 1936). Zinemaren baliabide guztiak erabiltzea atsegin zuen; errealitatea eta fikzioa, oraina eta iragana trebetasun handiz nahasi izan ditu bere bi film nagusietan, agintaritza eta alienazioa kritikatzeko: Démanty noci (1964, Gaueko diamanteak) eta O slavnosti a hostech (1965, Festari eta gonbidatuei buruzko agiria).