Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nagano

Japoniako hiria eta izen bereko prefeturako hiriburua, Honshu uhartean, Shinano ibaiaren ertzetan. 13.585 km2; 2.156.656 biztanle (1992). Basoetan aberatsa da lurraldea. Ehungintzan eta elikagaigintzan oinarritzen da Naganoko ekonomia. VII. mendeko tenplu budista ezagun bat dago han (Zenko tenplua).