Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

naftol

iz. Kim. Naftalenoaren eratorri fenolikoa (C10H7OH). Bi isomero ditu: a-naftola eta b-naftola. Azido naftalensulfonikoa sosa kaustikoarekin urtuz lortzen dira biak. Denborarekin bezten diren kristal edo hauts koloregabe edo zurixka gisa agertzen da. Alkoholetan, eterretan, kloroformotan eta antzeko gaietan urtzen da, baina oso nekez uretan. Erregaia da. Koloregaiak, intsektuak hiltzeko gaiak, botika gaiak, urrin gaiak, antiseptikoak eta  antzekoak prestatzeko erabiltzen da.