SaudiArabiaren iparraldeko basamortua, 64.000 km2 inguru dituena. Karabanetarako bidea egina dago ipar-mendebaletik hego-ekialdera. Belarra eta ura ditu alderdi batzuetan, eta haietan nekazaritza eta abere hazkuntza egiten da. Askotan izaten dira hondar ekaitzak.